top of page

METODOLOGIA

• Taldekatze eta ordutegi malguak:

Taldekatzeari dagokionez, 2 adin desberdinetako haurrak batzen ditugu, hots, 2 eta 3 urtekoak elkarrarrekin daude klasean.

Ordutegiei erreparatuz, hauek malguak izango dira haurren zein gurasoen beharretara moldatuz.

• Lan-proiektuetan oinarrituriko irakaskuntza:

Gure irakaskuntza lan-proiektuetan oinarrituta egongo da. Horien bidez, arazoen ebazpenen inguruan, guztion elkarrekiko interakzioa eta inplikazioa era irekian eta adostasunez ematen da. Gainera, baliagarria da ikasleen motibazioa areagotzeko beraien protagonismoa eta partehartze aktiboa sentitzen dutelako, prozesu osoan zehar.

• Txokoak:

Ume desberdinak, aldi batera egon daitezke gelako espazio-txokoetan, ekintzak aurrera eramaten, metodologia ezberdinak erabilita. Metodologia honek malgutasuna jartzen du agerian eta aniztasunaren eredu da. Baliagarria da hautatzeko eskubidea izateko, hainbat testuingurutan ezagutzak aplikatzeko eta ikasle guztien interesak eta nahiak bideratzeko. 

• Tailerrak:

Ardatz tematiko baten inguruan ekintza marko bat errazteko asmoz antolaturiko “espazio sozial” bat da. Horien bidez, disziplina ezberdinetako edukiak lantzen dira. Edozein espaziotan antola daitezke eta irakaskuntzaren edozein gai edo esparru lan daiteke bertan. Metodologia honek taldean jarduten irakasten du.

• Talde kooperatiboak. Ikaskuntza kooperatiboa:

Honen estrategia gela arruntaren barnean aniztasunari aurre egiteko oso estrategia indartsua eta eraginkorra da. Estrategia hau oso baliagarria da aniztasunari aurre egiteko eta elkar laguntza suspertzeko eta bermatzeko. Gainera, kontuan hartzen du oso garrantzitsua den aspektu bat: ez da bakarrik emaitza ebaluatzen, prozesua baizik, eta, bereziki, lanaren dinamika eta norbanakoaren papera.

bottom of page