top of page

MISIOA

Amestu Haur Eskola Goizuberri herrian kokatutako hezkuntza komunitate txikia eta publikoa da.

Haur Eskola honek eskaintzen duen hezkuntza zerbitzua bi urtetatik sei urtetara bitartekoa da. Horretarako, profesional aditu eta etengabeko formakuntza jasotzen dutenak ditugu. Zerbitzu hauek euskaraz eskaintzen dira bere osotasunean.

Amestu Haur Eskola hezkuntza-zentro laikoa da, bere helburu nagusia haurrak esperimentazioa eta jolasaren bidez heztea da. Lankidetza sustatzea eta haurren beharrak asetzea dira gure egiteko garrantzitsuenak.  

Gure xedea, haur kritikoak, adeitsuak, pentsatzeko askatasunarekin, ekimen gaitasunarekin formatzea da.  Sozialki eraginkorrak diren haurrak heztea nahi dugu, herriaren eta eskolaren arteko hurbiltasuna dela eta, herrian ondo integratu daitezen.

Amestu Haur Eskolak duen beste helburu bat da aniztasuna bermatzea eta hezkuntza bereziak eskatzen dituen beharrei erantzutea.

Gure Haur Eskolaren eta naturaren arteko harreman estua bilatzen dugu. Hori dela eta, lehen aipatu bezala, esperimentazioaren prozeduraz baliatuko gara kalitatezko hezkuntza lortzeko.

bottom of page